Ingelesez nonstop eta euskaraz gelditu barik esaten dugu.

Hamaika aukera ditugu eskualdean, euskaraz ederto pasatzeko eta denetarik egiteko: mendi ibilbideak, poesia emanaldi musikatuak, bertsoak, bizikleta irteerak, umeentzako zinema, asteburu pasak, erromeriak… Guk aprobetxatu egin nahi dugu eta horregatik prestatu dugu beheko PDFa, datozen hilabeteetarako hainbat jarduera dituzue, animatu eta gozatu!

Aste honetan bertan:

Ostegunean, hilak 23: Kirmen Uribe – Mikel Urdangarin: “Internet Kafe”
Mezu elektronikoak egungo bizipenen gordeleku hartuta, elkarri igorritakoak hartu dituzte ikuskizun berri honen ardatz gisa, beti ere hitzez eta soinuz apainduta.
20:30 | ALGORTAKO LIBURU AZOKAN, METRO PLAZAN | GETXOKO KULTUR ETXEAK ANTOLATUTA

Larunbatean, hilak 25: Algortako Bertsolari Eskolako gogoeta
Bi hitzaldi antolatu dituzte ALBEko lagunek. 10:30ean “Euskalgintza mundu globalizatuan” izenburupean berba egingo du Gotzon Loberak, eta 12:00etan Koldo Tapiak “Bertso-eskolen erronkak XXI. mendean” gaia jorratuko du. Hitzaldi bien ondoren eztabaidarako tartea egongo da.
10:30etik aurrera | VILLAMONTE KULTUR ETXEAN | ALGORTAKO BERTSO ESKOLAK ANTOLATUTA

Larunbatean, hilak 25: Bertso saioa
Fredi Paia, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Andoni Egaña. Gaijartzaile: Aitzol de Castro.
20:00 | LEIOAKO AUDITORIUMEAN

Igandean, hilak 26: Ordunteko urtegiari buelta, oinez
Burgos eta Bizkaia arteko mugatik oso hurbil dagoen urtegi ezaguna bisitatuko dugu. 10 kilometroko ibilbide laua da ( 2,5 ordu) eta paisaia ikusgarri horretan egun pasa egingo dugu. Eman izena kotxeak antolatzeko (619 935 541).
9:00 | ALGORTAKO PARKINEAN | EGIZUK ANTOLATUA

Igandean, hilak 26: Kanpomartxo Kukularran
Erandioko Euskararen aldeko jaia ezin duzu galdu! 12etan hasita egun osoan giro ederra izango dugu: dantzak, bertsolariak, kantuak, erromeria… Gainera, kotxea erabil ez dezazun, haraino eramango zaituen autobusa egongo da; dohainik, gainera! Astrabudutik Mezo kaletik eta Erandio Bekoan metro inguruan dagoen Santi taberna aurretik.
EGUN OSOAN ZEHAR | ALTZAGA IKASTOLA INGURUAN | BERBOTS EUSKARA ELKARTEAK ANTOLATUTA

pdfUdaberriko gutuna.pdf (248 KB)

udaberriko gutuna udaberriko gutuna egizu 2009ko udaberrian hamaika jarduera daude prest Getxon eta Uribe Kostan euskaraz bizitzeko!

/www.scribd.com/browse” style=”text-decoration: underline;”>explore others: Brochures & Catalogs euskara egizu