Getxoko umeak eta gurasoak suaren inguruan dantzan ibili ziren gaur zortzi. Urtero legez, herriko hainbat elkartek arrasti pasa ederra antolatu genuen San Nikolas plazan, Algortan. Bakoitzak bere alea ekarri zuen eta denon artean jai beroa egin genuen. Eskerrak ematea besterik ez zaigu falta; ALBE bertso eskolari eta bereziki Ander, Aratz, Fermin eta Mikel bertsolari handiei; Gorrondatxe kultur elkarteari eta bertako abesbatzako kideei, baita suaren injineruei ere; Jose Antonio Agirre euskaltegiko lagun txokolatezaleei; Zabala ikastetxeko guraso elkarteko kideei, Agurtzaneri, Laurari…; Bizkaiko Xirula-Mirula elkarteko artista jatorrei; Bizarra Lepoaneko Alazne eta Itziar makillatzaileei; eta Udaleko hainbat ataletatik lagundu diguzuen guztioi. Eskerrik asko eta hurrengora arte.
Leave A Comment