Ikasturtea joan da eta uda hemen dugu, bete-betean. Urrian aurkezpen-merienda egin genuenetik, zenbat lagun, une on eta barre egin ditugun! Ezin aipatu jarduera guztiak taldeetan, umeekin, bertsotan, plazetan, literaturan, mendian, bizikletaz, eskiatzen, sagardotegian, bazkarietan, jaietan, bizkaieraz, Urepelen… bakoitzak izango ditu bereak eta den-denak gogoratu ahal dituzue gure flickr-eko argazkiak ikusita. Abuztuan geuk ere atseden txikia hartuko dugu indarberrituta etortzeko datorren ikasturtean, proiektu eta jarduera berri gehiagorekin. Ederto pasa uda lagunok eta gogoratu: dabilen mihiari…ez zaio goroldiorik lotzen!