hemendik sariak eskumaldea

EGIZU saritu dute… EGIZUkoak saritu gaituzte! Egunero egiten dugunagatik, duzuenagatik. Gizarte Ekintza sariaren bila joan ziren Garazi eta Lander Urdulizko kultur etxera joan den urriaren 15ean. Eskerrik asko antolatzaileei eta bertaratu ziren guztiei.

Baina egia esanda, eskerrak zuentzat dira. Zuei eman behar dizkizuegu, egunerokoan euskara zabaltzen laguntzen diguzuelako, Getxo euskaldunago egiten dugulako denon artean, eta ondo pasatzen dugulako "lanean" ari garen bitartean.

Beraz, zorionak guri!