8:15ean lotu ginen Algortako geltokian, Nafarroa Oinez-era edariez ondo horniturik zihoazen hainbat gazte bezala.
Denak elkartuta, lau kotxe abiatu ginen Urbasara, bidean izoztutako Siberia-Gasteizko paisaiak zeharkatuz.
Bakedanoko udalak abegi onez hartu gintuen eta aparkalekuko peajea ordaindu eta gero, herriko leku ezagunetara joan ginen bidaiaren lehenego bisita gastronomikoa egiteko.
Tabernan ondo gosaldu eta gero, Urederreko ibaiaren sorbururantz abiatu ginen. Bidea ondo zehaztuta dago, batere zailtasunik gabea da eta ibiltariz beteta dago. Argazkiek erakusten duten moduan, ikuspegiak ederrak ziren (eta sinetsi edo ez, uraren kolorea ez da photoshopen bidez aldatu!!). Ondo aukeratutako izena ibaiarena!!
Ordu biak inguruan frontoiko solariumean goxo goxo kokatuta bazkaldu genuen, eta herri-kirol eta hainbat kirolariren inguruko lezioa entzun eta ikasi ere egin genuen!
Laurak inguruan banaketa eta agurren une tristea heldu zen, hori bai, talde osoaren argazkia egin eta gero! Horrela, talde erdiak aukera “kulturala” hartuz, Kukubiltxoren antzezlana ikusteko asmoarekin itzuli zen Algortara. Beste erdia iturri “ezkutuen” ibilbidea egitera abiatu zen. Egia esan, iturri gehiegi ez genuen topatu, baina abere mota guztiak eta perretxikoak zein miura ikusi (eta jasotzeko!) aukera bai izan genuela.
6:30ean, pena handiz, Urbasako paraje ederrak utzi eta itzultzeko bidea hartu genuen. Ia ia antzezlaneko sarrerak aprobetxatzeko ere iritsi ginen!
Benetan egun borobila igandekoa!
Eskerrik asko Ingeri, kronikagatik!
Leave A Comment