Sarea josten
ekimenaz berba eta berba egin dugu, bileretan, patioan, taberna-giroan, kalean, emailez… Zergatik egiten dugun, nortzuk garen, jarduerak zeintzuk izango diren, honetaz guztiaz webgunean azalpenak topatuko dituzue. Guk bakarrik gogorarazi nahi dizuegu bihar, apirilaren 9an, martxan ipiniko direla Getxoko jostorratzak. Ea elkar ikusten dugun asteburuan, bestela, datorren astean gehiago!

Apirilak 9, ostirala, 21:30ean Txorimalo gaztetxean: antzezlana + folk jaialdia.

Apirilak 10, larunbata, Txorimalo gaztetxean: sarea josten erakusketa egun osoan zehar.

Apirilak 11, igandea, kirol-portuan: sarea josten erakusketa egun osoan zehar.