Aste honetan hamaika kontutan sartuta ibili gara eta orain arte ezin izan dugu publikatu liburuen zerrenda. Berandu bada ere, hemen dituzue gure liburuak, gustuko duzuna aukeratu eta esan, beldur barik, inork ez badu arinago eskatu zuretzat izango da doan, betiko legez.
Apirilak 13
Narrazioa
EGIA, Lutxo: Zubigilea, Susa, 2007.
MADINA, Itziar: Beste eguzkia, Txalaparta, 2005.
Saiakera
ALDALUR ZENDOIA, Igor: Ingurumen legediari buruzko eskuliburua mendizaleentzat, Euskal mendizale federazioa, 2008.
MUJIKA URDANGARIN, Luis Maria: Euskal lirika tradizionalaren historia I, Hiria, 2007.
MUJIKA URDANGARIN, Luis Maria: Euskal lirika tradizionalaren historia II, Hiria, 2007.
Itzulpenak
SABATO, Ernesto: Tunela, Alberdania & Elkar, 2007 (euskaratzailea, Mikel Garmendia).
TAIA, Abdela: Salbazioko armada, Alberdania, 2006 (euskaratzailea, Patxi Zubizarreta).
Poesia
BERRIZBEITIA, Luis: XX. Mendeko poesia kaierak, Susa, 2000.
2 urtetik aurrera
CRISP, Dan: Zeu gidari! Larrialdietarako ibilgailuak, Ibaizabal, 2007
5 urtetik aurrera
NESQUENS, Daniel: Marrazkitan blai, Aizkorri, 2007 (ilustratzailea, Elena Odriozola).
6 urtetik aurrera
MAZALI, Gustavo: Ali Baba eta berrogei lapurrak. Berunezko soldadutxoa. Peter Pan. Pinotxo, Aizkorri, 2007.
7 urtetik aurrera
VAN DER HEIDE, Iris: Klarion gorria, Ttarttalo,2007 (ilustratzailea, Marije Tolman).
8 urtetik aurrera
SMITH, Emily: David eta maitagarriak, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Iñaki Zubeldia).
TXILIKU + ZABALETA, Jon: Mixi marrau, Elkar, 2007.
10 urtetik aurrera
URKIZA, Ana: Ondarroako piratak, Ibaizabal, 2007.
BIDAURRAZAGA, Eguzkiñe & GAZTANBIDE, Iban: Herri zaporea. Kolonbia. “Rin rin renakuajoa”, Desclée, 2007.
Gazte literatura
ZABALA, Juan Luis: Bideak, aldapak eta bihurguneak, Elkar, 2007.
MIRANDA, Jagoba: Hiri baten tripa zorriak, Ediciones Beta, 2007.
Komikiak
GENUA, Enkarni: Ipurtargi udazkeneko haizea, Erein (ilustratzailea, Jesus Lucas).
Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).
Zergatik eta nola? Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak… Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.
Leave A Comment