Sarea josten ekimenaren barruan zertan ibili garen azken egunotan goiko argazkietan ikusi ahal duzue. Behean datozen jardueren berri azalduko dugu. Parte hartzen ari zarete? Josten ari zarete sarea zeuek ere?
Xirula-mirula elkartearen musika-jaialdia
Ume eta gurasoek dantzatzeko eta kantatzeko jaia
Apirilak 16 | 17:00 | Zabala ikastetxean
Hitzaldia: Txalapartaren bide berriak
Hizlaria: Iker Diez
Apirilak 16 | 19:00 | Romoko Santa Eugenia kultur etxean
Mendi-irteera familientzat Gorlizera (291m)
Apirilak 17 | 9:30 | Algortako metroan hitzordua | Bidaia metroz eta autobusez
Info + 658 742 057
Bi ibilbide egingo ditugu, ume txikiekin: Uresarantze-Ermua-Uresarantze eta nagusiekin: Uresarantze-Astondo-Billanoko itsas-argia-Ermua-Uresarantze
10.45ean: Uresarantzetik igoera hasi (Txikiak bere ibilbidetik, eta nagusiak bestetik).
11.30ean: Atseden txiki bat Billanoko itsas-argian.
12.15ean: Ermuako tontorra. Hamaiketakoa eta familia argazkia.
12.45ean: Tontorretik jaistea.
13.30ean: Uresarantzeko parkera heltzea. Hor bazkaria + kantuak + jolasak-
BESTELAKO ARGIBIDEAK:
*Parte hartzaile guztiak, guraso zein ume, euskaldunak izango dira.
*Nork bere bazkaria eroango luke.
*Eguraldia kontuan izan, komeni den arropa eramateko. Hori bai, erosoa izan dadila.
*Nork bere garraioaren salneurria ordainduko luke.
Kalejira eta dantza-emanaldia izango ditugu igande honetan herriko hiru dantza-talderen eskutik.
Apirilak 17 | 12:30 Algortako Sarrikobaso kalean kalejirarako hitzordua (Zuhaitza taberna parean)
13:30 Malakate parkean emanaldia izango da
Leave A Comment