Xabier Paya itzultzailea izango dugu gaur arrastian Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Anna Gavalda idazle eta kazetari frantziarraren "Maite nuen" eleberria itzuli zuen algortarrak iaz. Eta horixe izango dugu berbagai gaur, arrastiko 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan.

Alberdania argitaletxearen webgunean lehenengo kapitulua irakurgai duzue. Kritiken hemerotekan Mikel Garmendiaren analisia irakurri daiteke.