Iñaki Muniategi berbalagunak egindako argazkiak
Aurten ere berbalagunak Bizarra Lepoan euskara elkartearen toldoan ibili gara. Garbi paella sukaldari sonatua eta Josu pintxea aritu dira paella erraldoia prestatzen. Oso gustura egon gara bertan: euskararen tribialean, umeen jolasekin, Tor magoaren ikuskizunarekin, kantuan Josu eta Gabirekin…
Datorren urterako ideia pare bat dugu martxen jartzeko, ea hurrengoan ere elkar ikusten dugun! Eskerrik asko denoi eta oso ondo ibili jaietan.
Leave A Comment