Astondon olatuak ikustera

Astondon olatuak ikustera


Algorta, etxeko atarian. Hotz handia. Egun polita. Goazen Fadurara. Ez dago inor. Han dago Maider. Bere betiko lagunak ez, beste bat “ekarri” du. Hasi da jendea agertzen. Aupa Barakaldo! Hotz itzela. Non da Dabid? Jende berria. Zenbat gara? Hogeita bi. Hau hotza! Bagoaz. Bidegorria. Eguzkiak ez du berotzen oraindik eta kostatuko zaio, bai. Zaldi marroi eder bat lasterka, eskuinetara. Berango. Hasi da igoera, ea apur bat berotzen garen. Autobusa dator, gelditu egin behar. Dena dago zuri, izoztuta. Bakoitza bere erritmoan, aldapa bat, atsedena, beste aldapa bat, atsedena. Amaieran horma majoa. Berotu egin gara eta baita lehen izerdiak bota ere. Eguzkitan besteen zain. Iñi-Larra jatetxea. Errepide nagusian plan-aldaketa: Gorlizera goaz. Behe-lainoa. Izugarria paisaia. Txirrindulari bat argazkiak egiten. Elortza auzoan Santa Ageda eskean. Hotza berriro ere. Xuabe-xuabe goaz. Despistea: aurrera goaz, Gorlizeraino! Club canino “a cuatro patas”. Plentziako itsasadarra. Plentzia, Gorliz. Komunak eta tabernak itxita. Olatu handiak. Txokolatea eta fruitu-lehorrak. Hemen, eguzkitan, hobeto. Denok Virginiaren atzetik, Gorlizeko taberna batera. Terraza eguzkitan, aulki eta mahaien despliegea. Salda beroak, kafesneak eta pintxoak. Hemen bai ondo! Eskia, mapak, hurrengo irteera, barreak eta tertuliak taldetxoetan. Ez dago presarik. Nondik itzuliko gara? Berriro martxan. ¿No hay carretera, o qué? Desbioan gelditu, txirrindulari gaztetxoen ondoan. Sopela, errepide nagusia, aldapan gora, bidegorria hartu, basotik apur bat, kostan gaude. Jende asko, arrisku asko: txakurrak, umeak, ezkontzak eta despistatuak. Heldu gara. Ederto egon da. Hurrengora arte. Mila esker denoi!