Barandiaran museora bisita eta sagardotegira bazkaltzera

Barandiaran museora bisita eta sagardotegira bazkaltzera


Martxoaren 19an izango dugu urteroko zita Gipuzkoara joateko, egun-pasa kulturala eta bazkari ederra tolare-sagardotegi batean egitekoa. Gorde egun hori, beraz, zuen agendetan, aurten Mahatserriko (Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoaga), Leioako eta Uribe Kostako berbalagunekin batera joango gara. Gure proposamena da Ataunen, zabaldu berri duten Barandiaran museoan, bisita egiteko, Abaltzisketako Zalbidea sagardotegian bazkaldu eta arrastian poteoa egin Beasainen.

Zelan ikusten duzue? Aurreikusten dugu 38 € izango direla bazkaria + atobusa. Plaza mugatuak dira, hortaz, lehenbailehen etorriko zareten konfirmatzea gomendatzen dizuegu.