Gotzon Barandiaran idazle larrabetzuarragaz lotuko gara “Errotik” eleberriaz berba egiteko. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza animatu! Martxoaren 3an, eguena, 20:00etan, Aldai Patronatuan lotuko gara.
Kritiken hemerotekan bisita egin dezakezue, Beñat Sarasolarena Berriarako, Javier Rojorena El Correorako, besteak beste dituzue bertan.
Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren datozen hitzorduak finkatu ditugu:
Martxoaren 24an Aingeru Epaltza dator, “Izan bainintzen Nafarroako errege” eleberri-historikoaz berba egitera.
Apirilaren 14an Eider Rodriguez izango dugu, “Katu jendea” ipuin-liburuarekin.
Utzi iruzkina