Irristaketa-ikastaroa familientzat

Irristaketa-ikastaroa familientzat

Sendiren udaberriko jarduerak prest dituzue, familian gozatzeko hainbat tailer eta irteera zuen zain daude maiatzean eta ekainean zehar, besteak beste: postre-tailerra, “Zirika zirkaos” kale-antzerkia, patinaje-ikastaroa, “Zergatik ez?” gurasoentzako tailerra, gau magikoa Gorlizko kanpinean familian gozatzeko, euskal kanten tailerra eta bizikleta-asteburua Bernedon (Araban).

Maiatzak 25
1) Postre-tailerra (euskaraz)

Fruta-brotxeta ezin gozoagoak txokolatearekin egingo ditugu Ainhoaren laguntzari esker. Errezeta erraza eta osasuntsua uda osoan zehar denok etxean egin ahal izateko. Frutak inoiz ez dituzu hain gogoko jango 😉

Umeen adina: 5 urtetik gorakoentzat
Noiz: maiatzak 25, asteazkena + 18:00-19:30
Non: Bidebitarte txokoa, Sarrikobaso 2, Algorta
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 12 gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: maiatzaren 20ra arte
Begirale-zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

Maiatzak 27
2) Kale-antzerkia: Zirika zirkaos (euskaraz)

Munduko zirkorik handiena dator herrira, etxe ondora, publiko guztiarentzat, erritmo izugarria eta umorez blai. Artistarik onenak ezagutuko ditugu: Errusiatik KASPArof (labana-jaurtitzailea), Txinatik etorri berria den “Sin txan pu” ekilibristen artean ekilibristena, Italiatik datozkigun Torpellinni anaia-arrebak (akrobaziak, akroporteak), Kubako malabaristarik onena, oihal-aereoa, dantza… Topaguneak, Sendik eta Kukupraka udal ludotekak antolatuta.

Adina: jende guztiarentzat
Noiz: maiatzak 27, ostirala + 17:30-18:30
Non: Kukupraka ludotekaren aurrean, Eskoletako plazan, Areeta

Maiatzak 29 & ekainak 5
3) Irristaketa-ikastaroa (euskaraz)

Guraso eta umeentzako bi eguneko ikastaro honetan gurpil gainean mugitzen ikasiko dugu. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira. Ikastaroa euskaraz izango da, eta denok zaudete gonbidatuta. Zer edo zer dakitenek aukera izango dute praktikatzeko eta irakaslearen laguntzari esker teknika hobetzeko. Den-dena jolas dibertigarrien bidez, Kiroletan Sport elkarteko lagunek gidatuta.

Umeen adina: 5 urtetik gorakoentzat
Noiz: maiatzak 29 & ekainak 5 (bi egunak), igandeak + 11:00-13:00
Non: San Nikolas ikastola, Algorta
Materiala: patinak, eskumuturrekoak, belaunak eta ukondoak babestekoak (norberak eraman behar)
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 25 gehienez
Izena emateko epea: maiatzaren 24ra arte
Begirale-zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

Maiatzak 31
4) Zergatik ez? tailerra gurasoentzat (euskaraz)

Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Hizkuntza erabiltzeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez aurreko elkarrizketetan hizkuntzari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu. Topagunea euskara-elkarteen federazioko kideek emango dute. Funtsean galdera hau planteatu nahi dugu: “Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?

Noiz: maiatzak 31, asteartea + 17:30-19:30
Non: Aldai Patronatua, Karitatea 1, Algorta
Matrikula: doan
Guraso-kopurua: 15 gehienez
Izena emateko epea: maiatzaren 26ra arte
Begirale-zerbitzua: ume guztientzat (aurretik jakinarazi)

Ekainak 17-18
5) Gau magikoa Gorlizko kanpinean (euskaraz)

Gurasoak eta umeak elkarrekin Gorlizko kanpinera joango gara eta bertan kanpin-dendak montatu, afaldu eta suaren inguruan jolasekin, kantekin eta ipuinekin gozatuko dugu. Han lo egin ostean, elkarrekin gosaldu eta denok etxera.

Umeen adina: guztiak, gurasoek lagunduta
Noiz: ekainak 17-18, ostiral arratsaldea eta larunbat goiza
Non: Gorlizko Arrien kanpina
Matrikula: 10 € familia bakoitza (gaua eta gosaria barne)
Kontu-zenbakia: 3035 0067 66 0670062588 (Egizu – Euskadiko kutxa)
Ume-kopurua: 15 ume gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: ekainaren 10era arte
Eraman beharrekoak: kanpin-denda, lo-zakuak, linterna eta afaria.

Ekainak 18
6) Euskal Kanten tailerra (euskaraz + gaztelaniaz)

Euskarazko abesti batzuk ezagutu eta kantatuko ditugu denok elkarrekin. Euskal Herriko historian murgilduko gara kanten bidez eta Josu Landeta irakasleak abestien letrak itzuli eta azalduko dizkigu. Euskal kanten CD bat etxera eramango dugu opari! Begirale-zerbitzua egongo da umeentzat.

Noiz: ekainak 18, larunbata + 18:00-20:00
Non: Aldai patronatuan, Karitate kalea 1, Algorta
Matrikula: doan
Guraso-kopurua: 20 gehienez
Izena emateko epea: ekainaren 14ra arte
Begirale-zerbitzua: ume guztientzat (aurretik abisatu)

Ekainak 25-26
7) Bizikleta-asteburua Bernedon (euskaraz)

Bernedoko (Araba) aterpean geratuko gara, eta handik 4 kilometrora dagoen Izkiko BTT zentrotik abiatuko gara bi ibilbide egitera. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat gogorragoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak. Prezioaren barruan hauek daude: afaria, gosaria eta igandeko bazkaria (piknik) Bernedoko aterpean, baita gasolina eta peajeak ere. Eraman beharrekoak hauek dira: bizikleta, lo-zakua, eskuoihala eta larunbateko bazkaria.

Umeen adina: 5etik aurrera (gurasoek lagunduta)
Noiz: ekainak 25-26, larunbata eta igandea
Irteera: Fadurako parkinetik, larunbatean, 7:30ean
Non: Bernedoko aterpean – Izkiko BTT zentroan
Zelan joan: auto partikularretan joango gara, gure bizikletak furgonetan eramango ditugu
Helduen matrikula: 55 € / 45 € (gurasolagunak eta Bizarra Lepoaneko kideak)
Umeen matrikula: 45 € (1. umea), 34 € (2. umea), DOAN (3. umea) / Gurasolagunenak eta Bizarra Lepoaneko kideak: 35 € (1. umea), 26 € (2. umea), DOAN (3. umea)
Izena emateko epea: ekainaren 16ra arte
Ingresoa: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko Kutxa) Egizu