Getxoko udaletxearen aurrean (Argazkia: ukberri.net)

Getxoko udaletxearen aurrean (Argazkia: ukberri.net)


Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek ondorengo txostena bidali digute, zuen artean zabaltzeko. Getxoko alderdi politikoek euskararen inguruan zer proposatzen duten gainbegiratzeko modua erakusten du.

—–
Euskara eta alderdi politikoen programak Getxon udal hauteskundeetan. Zer proposatzen du bakoitzak?

Euskaldun, euskaltzale eta euskalakari hori: Bizarra Lepoan euskara elkartean urteak daramatzagu, herriko beste eragile batzuekin batera, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eta Getxo euskaldunaren alde. Oraingo honetan, udal hauteskundeak ditugula baliatuta, alderdi bakoitzak zer egingo duen erakutsi nahi dugu. Gure eskubideak bermatzeko eta gure helburuak lortzeko zer egingo duten kontuan hartuz bozkatzeko unea da.

Txosten honetan dituzu Getxon aurkeztuko diren alderdiak, alfabetikoki ordenatuta. Kasu batzuetan ez dugu lortu informazioa euskaraz, eta ez itzultzea erabaki dugu. Beste kasu batzuetan, berriz, ez dugu lortu Getxori buruzko edo euskarari buruzko informaziorik.

Bizarra Lepoan euskara elkartea