Bizikleta-taldea Faduran

Bizikleta-taldea Faduran


Aurreko asteburuan programatu genuen irteera larunbat honetan, azaroaren 12an, egingo dugu, eguraldi txarrak astebete atzeratu du Unbemendira egingo dugun ibilbidea

Eguna, ordua eta lekua: azaroaren 12an, igandea, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan
Ibilbidea: Fadura-Berango-Leioa-Unbe-Laukiz-Berango-Fadura
Kilometro-kopurua: 25-30
Iraupena: etxean bazkalduko dugu
Zailtasuna: erraza
Daviden azalpena: Oraingo honetan Berangotik gora animatuko gara basoen barna, udazkeneko koloreak aztertze aldera. Inoiz baino gehiago, BTT zati politak zapalduko ditugu. Auzo-errepideak eta lurrezko zidorretatik animatuko gara, urte lehor honekin lokatz gutxi ikusirik, momentuz. Horrela, Leioako eremuetara jaitsirik, Unbeko garagardotegira abiatuko gara gora asfaltotik eta handik aurrera berriro lurrezko mendiko bideetatik, Unbeko urbanizazioari bira emanez eta Unbe gainara erdu ahal izango gara. Laukiz bisitatuko dugu basotik behera, gero berriro Unbeko urbanizazioa albo batera utzita, honetan, aldiz, errepidetik gora. Hurrenez, Unbeko ama birginerantz joango gara hasieran Berangon utzitako errepideraino. Han, aukera bi edukita, Berangora behera errepidetik joan gaitezke edo Sopelaraino abiatu Trikuharrien bidetik, antzinako mendi-pistatik gora behera, mendiko krestatik ibiliz, inguruko bailarak ikusteko.
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1241252
Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 73 54 45, Landerrena 685 73 29 63, eta Roziorena 619 935 541
Ez ahaztu: kaskoa, errepuestoko kamara eta eskularruak. Eta ibilbidea, mapa eta etaparen perfila aztertu!

Den-dena Davidek prestatu du eta bera izango da gure hurrengo gidaria. Mila esker, David!


Bike route 1241252 – powered by Bikemap