Bizikleta-taldea Gorlizko hondartzan

Bizikleta-taldea Gorlizko hondartzan


Berbalagunen bizikleta-irteera dugu zapatu honetan. Gorlizko itsasadarrera helduko gara eta handik Billao farora (malda pare bat igota) iritsiko gara. Ezaguna den itsaslabarretako pasealekutik egin beharrean, Uribeko sabeletik egingo dugu bidaia.

Eguna, ordua eta lekua: urtarrilaren 14an, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan.
Ibilbidea: Fadura-Berango-Sopela-Barrika-Plentzia-Gorliz, eta buelta
Kilometro-kopurua: 35.1 km
Iraupena: etxean bazkalduko dugu
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1342798
Eraman beharrekoak: kaskoa, errepuestoko kamara eta eskularruak. Eta ibilbidea, mapa eta etaparen perfila aztertu!

Urtarrilaren 14an, zapatua, 9:00etan irtengo gara Faduratik.


Bike route 1342798 – powered by Bikemap