Aspalditik pairatzen ez genuen hotzarekin hasi genuen eguna bizikleta gainean!!!
Uste guztien kontra (hotz igarpenak ikusita) talde jatorra eta hagitz gogorra batu zen “Kosta Rika”ko paduran egunari aurre egiteko.
Berotu ginen bai, pare bat aldapa igota Barrikatik, gero berriro hotzak jota Plentziara heltzeko maldan behera!
Plentzia lasai-lasai zeharkatu, Gorlizko zaldi lasterketarako prestaketa lanak ikusteko garaiz heldu, zaldiren bat bota behar izan genuen bidegorritik, eta hotza gainetik kentzeko, azken aldapa Billao faroa ikusi ahal izateko.
Han, itsaslabarretan, ikuspegi ederrak, kalaka, janaria atera, hoztu eta kolakao eta salda beroen bila abiatu behar izan genuen Gorlizko hondartzako tabernara!
Eta handik gutxira…. etxera!!! Zelako erritmoa irteera honetan (eta ez da izango gidari eta atzeko zaindariengatik), ez dirudi Gabonek kalte egin dietenik gehienei… Urduliz igaro, Patxi antolaketa Sopelako kiroldegian hurrengo txangorako…. eta taldea desegiten joan zen pixkanaka-pixkanaka, mostoak lagunekin hartzeko paradarekin bazkaldu baino lehen!
Ongi etorri berriei eta eskerrak zaindari eta gidari lanetan ibili zirenoi!
Argazkiak eta Kronika: Davidenak. Eskerrik asko!
jesus ,pinta bikaina zuen txangoa eeeee,zelako pena ezin joatea baina beno hurrengorako prest egongo naiz,kilokaloria mordoa baditut hemen erretzeko eta,jejej,kronika polita e daviddd,zorionakkk!!!
ez horregatik!!! eskerrik asko Unai…
mila esker laguntza eskeini zidan orori artaldea mugitzeko, zaint<eko eta nehorr ez galtzeko…..
orain bozkatu bozkatu hurrengorako!!!!
: )
Eskerrik asko zuei, oso ondo igaro nuen, hurrengorako prestatuta nago.
ondo ibili
Egun on guztioi,
Nire lehenengo irteera izan zen eta oso ondo pasatu nuenez ez da azkena izango, gehiago esango nuke, irteeretako fijo bat bilakatuko naiz.
Agur eta ondo segi guztiok.
aupa hi Iñaki
: )
3 iñaki dagoeneko txangoetan, horrela anabasa, ezizenak beharko genituzke
: 9
lastr arte