Bizikleta -taldeko kideak Plentzia zeharkatzen

Bizikleta -taldeko kideak Plentzia zeharkatzen


Aspalditik pairatzen ez genuen hotzarekin hasi genuen eguna bizikleta gainean!!!

Uste guztien kontra (hotz igarpenak ikusita) talde jatorra eta hagitz gogorra batu zen “Kosta Rika”ko paduran egunari aurre egiteko.

Berotu ginen bai, pare bat aldapa igota Barrikatik, gero berriro hotzak jota Plentziara heltzeko maldan behera!

Plentzia lasai-lasai zeharkatu, Gorlizko zaldi lasterketarako prestaketa lanak ikusteko garaiz heldu, zaldiren bat bota behar izan genuen bidegorritik, eta hotza gainetik kentzeko, azken aldapa Billao faroa ikusi ahal izateko.

Billaoko aldapan gora

Billaoko aldapan gora

Han, itsaslabarretan, ikuspegi ederrak, kalaka, janaria atera, hoztu eta kolakao eta salda beroen bila abiatu behar izan genuen Gorlizko hondartzako tabernara!

Eta handik gutxira…. etxera!!! Zelako erritmoa irteera honetan (eta ez da izango gidari eta atzeko zaindariengatik), ez dirudi Gabonek kalte egin dietenik gehienei… Urduliz igaro, Patxi antolaketa Sopelako kiroldegian hurrengo txangorako…. eta taldea desegiten joan zen pixkanaka-pixkanaka, mostoak lagunekin hartzeko paradarekin bazkaldu baino lehen!

Ongi etorri berriei eta eskerrak zaindari eta gidari lanetan ibili zirenoi!

Argazkiak eta Kronika: Davidenak. Eskerrik asko!