Josi Basterretxea Uribe Kostako irakurzaleen txokoan

Josi Basterretxea Uribe Kostako irakurzaleen txokoan

Uribe Kostako irakurzaleen txokoan Josi Basterretxearen bisita izan genuen atzo. Bere laugarren nobelaren gaineko solasaldia konpartitu genuen, bere familiako gertaera batean oinarrituta abiatu zuen idazleak eleberria; istripu malapartatu horren haritik eta horretan hiru istorio gurutzatzen dira gerra osteko garaietan.

Egia esanda, pribilegioa da honelako hilean behineko bileretara joan ahal izatea, idazleen gogo eta konpromisoaren aldetik, eta baita irakurle-talde fidel, kritiko eta maitagarriaren aldetik ere. Eskerrik asko espazio hau posible egiten duzuen guztioi!