Hotza omen dator, guk Pirinioetan elurra mara-mara egitea nahi dugu otsaila osoan zehar, honela, martxoaren hasieran ezin hobeto moldatuko gara Sonporteko pistetan gora eta behera, baita trineoetan ere.
Iraupen-eskia egiteko, mendian erraketekin ibiltzeko zein hamakan lasai-lasai eguzkia hartzeko, norberak bere plana egiten baitu asteburu horretan!
Noiz: martxoaren 2tik 4ra. Ostiralean 19:00ak aldera irtengo gara Algortatik, Kirikiño autobus geltokitik. Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.
Iazko prezioak mantendu ditugu:
Helduek 135 € / Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 105 €
Lehen umeak 101,25 € (%25eko deskontua) / 78,75 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Bigarrenak 67,50 € / 52,50 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Hirugarrenak 0 €
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Ingresoa egiteko: Euskadiko Kutxako 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.
Behar ditugun datuak: denon izen-abizenak, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue 🙂
Egunon familia:
Aurten ere Landeta Terceñotarrak apuntatu egingo gara. Gogoratu lau garela: ume bi (Aritz eta Nagore Landeta Terceño), Rakel Terceño Lazkano (aurten ere ez du eskiatuko) eta neu Josu Gotzon Landeta Egurrola.
Ahal duzuenean bidali iezaguzue aurrekontua, bereziki Rakelena zenbat izango den jakin dezagun.
Beste barik, eskerrik asko eta ondo ibili.
Josu Landeta
Ederto, Landeta-Terceñotarrak, emailez zehaztuko dizuet aurrekontua eta umeen datuak eskatuko. Eskerrik asko eta pozten gara!
Aupa Rozio, Lander,
Mezu honekin aurten ere Sonporten egongo garela adierazi nahi dizuet. Mila Bernardo, Jon Soler eta Eduardo Soler prest daude elurretara itzultzeko. Beraz baieztatukoan lekua dagoela guretzat ingresoa egingo dut Euskadiko Kutxan. Zuen mezuaren zain nago.
Aupa, familia, pozten gara aurten ere bazatoztelako, emailez egongo gara 🙂
Geroa ikastolako mendi-taldekoen web gunean artikulu interesgarria argitaratu zuten Somport aldeko eskualdeari buruz, hementxe:
http://geroaikastolamenditaldea.blogspot.com/2012/02/somport-erromatarren-arrastotik-eskien.html