MariOlas ipuin-kontalaria

MariOlas ipuin-kontalaria


Bihar, otsailaren 12an, hitzordua dugu MariOlas ipuin-kontalariarekin Villamonte kultur etxean, 12:00etan.

Getxoko umeek eta euren gurasoek badaukate plana domekarako, izan ere, MariOlas kontu-kontalariak bisitatuko du Algorta eguerdian: Ermu mendi gailurretik etorriko da bere antzinako istorio zaharrak kontatzera. Villamonte kultur etxean izango da emanaldia eta Egizuk antolatu du, Sendi proiektuaren baitan. Bost urtetik gorako umeentzat da eta doan izango da. Gainera, Egizuk begirale-zerbitzua eskainiko du txikiagoentzat, hori ere doan. Zerbitzua erabiltzekotan, aurretik jakinarazi beharko duzu (685 732 963). Ez zaitez etxean geratu, hotzari aurre egin eta ondo pasa!