Txirrindulariak Arena hondartzan

Txirrindulariak Arena hondartzan


Berbalagunen bizikleta-irteera dugu domeka honetan, otsailaren 12an. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko bidegorrian gora eta behera. Eskumalde basatira itzuliko gara bidegorritik atera eta sartzeko etengabean. Bidegorria oso-oso maite duzuenentzat eginikoa. Bidegorria hartu eta harekin jolastuko gara beste alternatiba batzuekin, bidezidorrekin uztartuta. Arena hondartzara heldu eta berriro etxera, bidegorria eta bestelako bideak erabilita.

Eguna, ordua eta lekua: otsailaren 12an, igandea, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan, eta 9:20an Portugaleteko zubian
Kilometro-kopurua: 43
Iraupena: etxean bazkalduko dugu
Zailtasuna: erraza
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1333345#lat=43.31556&lng=-3.05883&zoom=13&type=2
Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 73 54 45, Landerrena 685 73 29 63, eta Roziorena 619 935 541
Ez ahaztu: kaskoa, errepuestoko kamara eta eskularruak. Eta ibilbidea, mapa eta etaparen perfila aztertu!

Oraingoan ere, den-dena Davidek prestatu du eta bera izango da gure hurrengo gidaria. Mila esker, David!

Otsailaren 12an, igandea, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan, eta 9:20an Portugaleteko zubian.


Bike route 1333345 – powered by Bikemap