Bitxigintza-tailerra Leire Zabalo artistarekin

Bitxigintza-tailerra Leire Zabalo artistarekin


Astelehen honetan, otsailaren 13an, 17:30ean lotuko gara 6 urtetik gorako umeak eta gurasoak Gobela ikastolan. Leire Zabalo artistak gidatuko du birziklatze-tailerra, eta horretan, irudimenaren bidez, objektu berriak, harrigarriak eta xelebreak sortuko ditugu; Leirek nahi du guk ikustea egunero erabiltzen ditugun materialek beste aukera bat badutela, eta denok irudimena landuz emaitza interesgarriak eta politak lortu ahal ditugula. Animatuko zarete?

SENDI proiektuaren neguko eskaintzaren barruan antolatu dugu tailer hau. Izena-emateko: 685 73 29 63 edota sendigetxo@yahoo.com.

Noiz: otsailak 13, astelehena
Ordutegia: 17:30-20:00
Non: Gobela ikastolan
Matrikula: doan
Umeen adina: 6-12 urte
Ume-kopurua: 12 + gurasoak
Begirale-zerbitzua: 6 urtetik beherakoentzat, eta doan (aurretik jakinarazi)