Harkaitz Canoren “Twist” eleberria proposatzen dizuegu Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hurrengo hitzordurako. Algortako Aldai Patronatuan 19:30ean elkartuko gara martxoaren 1ean, ostegunean.
Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, antzezpena… asko dira Harkaitz Canoren Twist nobelaren hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua. Eleberria osorik eskaintzen du Susa argitaletxeak sarean.
Martxoaren 1ean, 19:30ean lotuko gara Aldai patronatuan (Itxasgane).
Argia aldizkarian egindako elkarrizketa / 2012-01-29
Berrian egindakoa / 2012-02-04
Kritiken hemerotekan hauxe topatu dugu:
Leave A Comment