Bizikleta-taldeko kideak La Arenara egindako irteeran

Bizikleta-taldeko kideak La Arenara egindako irteeran


Hasi berria dugun negu giro honetan, ez dugu esango negu gorria oraindino, tenperatura hotzenei aurre egiteko bildu ginen, beste behin ere, Ezkerralde, Meatzalde, Bilbo eta Uribe kostako jendeagaz sortutako betiko talde ibiltaria.

Antza, ipar-poloko hotz fronte bat jauzi zitzaigun, baina ohiko erritmoaz baliatuz di-da batean gure ipurdiak mugitu genituen La Arena hondartzara arte bidegorri eta nekazal bideetatik. Hara helduta, tradizioari jarraiki, kolakaoa eta pintxoa hartu genituen itsasoari begira.

Itzultzean, Petrohorror inguratu eta Borjatik igo beharrean Santelizes auzoan zehar, eta bide batez, aldapa luze horiek saihestuz, Cotorrio auzoa zeharkatu genuen Muzkisko herrigunetik bertatik.

Artaldea jo eta ke ari zela, gidaria atzean utzi, eta indarrez beteriko tropelak kilometro parte bat gehiago egin zuen bere kabuz. Aldapa gora eta behera hori bai. Badirudi talde honi salda bero-beroa gustatzen zaiola edo gabonetako kiloak gainetik kendu behar zituela!!!

Teorian etapako benetako aldapa bakarra zena “igo” genuen azkenean (batzuek zinez ordaindu zuten ihesaldia,…) artzain txakurrari ihes egitea zaila baita, eta artaldea ondo bideraturik, Gallartako bidegorriari lotu gintzaizkion tunela baino lehen, etxerako bide artean.

Hortik aurrera, mantso-mantso Portugaletera heldu, izugarrizko egun polit eta eguskitsu batekin gozatu, fresko fresko, hori bai.

: )

Laster hurrengo irteerarako bozkatzeko aukera
David