Hau dena erabiltzeko prest?

Hau dena erabiltzeko prest?


Larunbatean txokoan tuppersex saio bat egin genuen, eta taperbarreak , eta taperparranda, eta tapermerienda… Behin lagun batek esan zidan nesken artean ez genuela sexuari buruz hitz egiten eta gure sexu esperientziak konpartitu ere ez genituela egiten. Ja, ja, ja, larunbatean naturaltasunez, konplizitatez, lasaitasunez, umorez… partekatu genituen gureak, eta primeran!!! Zertxobait berria ere ikasi genuen. Agian aurrerago elkarrekin geratu beharko genuke gure esperientzia berriak elkarrekin konpartitzeko.
Aizue, mutilak! Orain zuei dagokizue, ia zer ikasten duzuen!!!