Euskara elkarteen Topaguneak topa egun bat proposatzen dizu.
Topo eta topa egiteko eguna.
Euskaldunon elkarteen mugimenduko lagunok batu, batzuk besteengandik ikasi eta guztion artean lortzen ari garena ospatzeko eguna.
Indarguneak indar egun bihurtuko ditugu.
Kultur egitasmo herrikoi arrakastasuenak ezagutu, aisialdiko ekarpen berrien inguruan gogoetatu, hedabideen artean eredu berri eta interesgarriak trukatu.
Arnasguneak arnas egun izango ditugu.
Bazkari herrikoia, musika eta kantua, umeentzako gunea, lagun arteko berriketa, kultur eskaintza, euskal giroa han eta hemen…
Sorgune bat. Sor egun bat.
Protagonista zeu zarelako: egitasmoak aurkeztuko dituzun eragilea, bazkaria prestatuko duzun bazkidea, herriaren apainketan eta guneen muntaian parte hartuko duzun langilea, kultur eskaintzan ekarpena egingo duzun sortzailea, komunikazioan esku bat botako duzun babeslea…
Gonbidatuta zaude, bada, berbalagun eta lagun.
Azkoitia dugu jaigune, maiatzaren 19a jai egun.
Leave A Comment