Irristaketa-ikastaroa

Irristaketa-ikastaroa

Gazte eta helduentzako patinaje-ikastaro laburra antolatu dugu uztailean, 8 ordukoa. On-line Getxo patinaje-klubeko lagunek gidatuko dute eta talde bi antolatuko ditugu, mailaren arabera.

Uztailaren 3an, 5ean, 10ean eta 12an izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara San Nikolas ikastolan. Berbalagunek, Bizarra Lepoaneko bazkideek eta ikastolako kideek 6 € pagatu behar dute, besteok 12 €. Gurean izena eman ostean (619 935 541 – egizugetxo@gmail.com) ingresoa egin behar da Euskadiko Kutxako kontu honetan: 3035 0067 66 0670062588 eta izen-abizenak adierazi.

Hizkuntza: euskara
Adina: 12 urtetik gorako guztientzat
Maila: edozein (izena ematerakoan esan behar da hasiberria den edo ez)
Noiz: uztailak 3, 5, 10 eta 12 (astearte eta ostegunak)
Ordutegia: 18:00-20:00
Non: San Nikolas ikastola
Prezioa: 12€ / 6€ Berbalagunek, gurasolagunek, “Olgetan euskaraz” proiektuko gurasoek, Bizarra Lepoaneko bazkideek eta San Nikolas ikastolako kideek
Materiala: norberak berea eraman behar du (patinak, belaunetakoak eta eskumuturrekoak)
Lagun-kopurua: 15 gehienez talde bakoitzean (hasiberriak / zerbait dakitenak)
Antolatzaileak: Egizu, On-line Getxo patinaje-kluba eta San Nikolas ikastola