Getxon, urtero lez, euskara udan ere gertu izan nahi dugunontzat prestatzen ari gara udako berbalagun taldeak 😉
Ekainean zehar izena emateko aukera dago, eta berbalagun taldeetako kide batzuk animatzen hasiak dira. Ekainaren 28an, erabakiko dugu taldeak zein egun eta ordutan lotuko diren. Uztaileko lehenengo astean lehen saioak izango dira, eta horrela, astero elkartuko gara terrazetan, eguzkitan, izozki bat jatera edo garagardo bat elkarrekin edatera, uztailean eta irailean zehar.
Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 616 885 165 (Garazi)
Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara: egizugetxo@gmail.com
Kaixo berbalagunak,
Nahi nuke udako berbalagunetan parte hartzea. Posible baldin bada nahiago dut goizez geratzea, ze arratsaldez lan egiten dut.
Ondo ibili!
Ikusi arte
Ederto, Rakel! Ordutegi edota egun proposamenik izatekotan esan, ados?
Ondo ibili!
Kaixo, badago Plentzian talde bat antolatzeko aukerarik?
Horrela ez bada, webgune honetan aurki dezaket Uribe Kostan antolatuko diren taldeen informaziorik?
Kaixo:
Guk Getxon antolatzen ditugu berbalagun taldeak… Plentzian antolatzen diren berbalagun taldeak Uribe Kostako dinamizatzaileak lotzen ditu. Webgunea honako hau da eta berton kontakturako mezua bidali dezakezu: http://www.blogari.net/berbalagunUK
Ondo ibili