Bizarra Lepoan euskara elkarteko guraso batzuk martxan jartzen dabiltza proieiktu interesgarri hau. Gazteentzat, teknologia eta talde-lana uztartuta, eta euskaraz.

Gazteentzako robotika-tailer hau Getxon egingo dugu, 10-16 urte bitartekoentzat, eta euskaraz. Urritik abendura, ostiralero bi orduz elkartuko gara robotak egin eta programatzeko lego piezak eta ordenagailuak erabilita. Proiektuaren eta tailerraren informazio guztia bilera batean emango dugu, irailaren 15ean, larunbata, 11:00etan, Algortako Martikoena kalean, 16. zenbakian dagoen Udalaren eraikinean (Alangoko anbulatorioaren ondoan) (Karitatea, 1). Bilerara etortzekoak bazarete, jakinarazi, mesedez, robotekagetxo@hotmail.com helbidera mezua bidalita.

Proiketuaren web gunea hauxe da: roboteka.blogariak.net Bertan ideiaren nondik norakoak aurkituko dituzue, eta baita tailerrari eta FIRST LEGO LEAGUEari buruzko informazioa ere.