Urtero legez, urriaren 1ean yoga ikastaroa hasiko da Algortan, astelehen eta eguaztenetan, 19.30etik 21:00etara, ekainaren amaiera arte. Hasier Rekondo irakasleak gidatzen duen taldeak 9 urte bete ditu eta bertan hasiberri zein esperientzia dutenentzat dago lekua.
Parte hartzeko informazioa:
Urritik ekainera bitartean
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 30 € / 25 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.
(Urriaren 1, 3, 8 eta 10ean klaseak Aldai Patronatuan izango dira)
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita.
Euskadiko Kutxa 3035 0067 66 0670062588.
Animatu eta eman izena!!
kaixo. Idazten dut jakiteko ea yoga ikastarora astean egun bat bakarrik apuntatu daitekeen
Mila esker
Kaixo, Naiara: Bai, posiblea da egun bakarra apuntatzea, kontua da irakasleak eskatuta egun aldaketa izango dela ikastaroan eta martitzen eta eguenetan izango da. Izena eman gura baduzu bidali e-posta egizugetxo@gmail.com-era
Ondo ibili,
Garazi
Aupa arratsaldeon
ALgortako mutil bat naiz. Denbora asko pasa dut kanpoan ta han yoga pixka bat ikasu dut. Orain bueltatzean, yoga bereskuratu nahi dut, eta euskara be bai, horregaitik gustatuko litzaidake zure yoga taldean sartu. Oraindik ahal daude plazarik?
Agur bat
Mikel
Kaixo, Mikel: Yoga-ikastaroa astelehenean hasi zen, baina lasai, badago lekua. Gaur eta hurrengo asteko eskolak Aldai Patronatuan izango dira, astelehen eta eguaztenean; kontua da hurrengo astetik aurrera egun aldaketa izango dela ikastaroan,irakasleak eskatuta, eta martitzen eta eguenetan izango da San Nikolas ikastolako Haur Hezkuntzako lonjan. Izena eman gura baduzu bidali e-posta egizugetxo@gmail.com-era
Ondo ibili,
Garazi