Geroz eta gutxiago gelditzen da Ibarra, Lizarra eta Algortako herrien senidetze egun handirako. Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko ume, gazte eta ez hain gazteak Algortako Portu Zaharrean aurpegiak elkar ikusiko ditugu irailaren 15ean, zapatua.

Jai giroan baina beti ama Euskal Herria bihotzean dugula, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera egongo da. Eta noski, sorpresak ez dira faltako.

Indarrak berritu eta arratsaldean ospatuko den herrien arteko olinpiadako finalera gogoz joateko, bazkaria egingo dugu 15:00etan Zabala Eskolan. Dagoeneko tiketak salgai daude Ajuria, Katilu, Gestoras eta Saniko tabernetan. Ibarra eta Lizarrako lagunak Algortarrak jateko barik usteko gogoz daude, beraz anima zaitez eta tiketa lehenbailehen erosi!!! 10 eurotan salgai egongo dira irailaren 13ª arte.

Gutxi falta da Ibartar eta Lizartarrei ondo etorria emateko… gora Euskal Herria Eguna!!!

INFO+ : www.eheguna.net