Larunbat honetan, irailaren 22an ikasturteko lehen irteera egingo dugu berbalagunok. Taldekoen artean hauteskudeak eginda, agenda eta eguraldiaren igarpena ikusita, aukera onena asteburu honetan egitea dela erabaki dugu. Ibilbidea honako hau izango da: Algorta-Portu-Gallarta-Muskiz-Kobaron-Onton-Itzulera
2012ko iraileko irteera: Onton
Eguna, ordua eta lekua: irailaren 22an, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan, 9:30ean Portugaleteko zubian eta bidegorriaren hasieran 9:45ean.
Kilometro-kopurua: 73
Zailtasuna: erdia egin daiteke trenarekin konbinatuta
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1385658
Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 73 54 45 eta Landerrena 685 73 29 63
Ez ahaztu: kaskoa, errepuestoko kamara eta eskularruak. Eta ibilbidea, mapa eta etaparen perfila aztertu!
Betiko orduetan ikusiko dugu elkar, 9:00etan Faduran eta 9:30ean Portugaleten, zubian! Inor ezkerraldetik animatzekotan Portugaleteko bidegorriaren hasieran elkartu gaitezke 9.45ean.
Udan sasoiko jarri ez direnentzat, itzultzeko Muskizen Renfe dago, Muskizko linean Ortuella-Gallarta ala Sestao-Barakaldora itzultzeko!
Bueno, laster arte eta gogoratu, hamendik aurrera saituko gara lehenengo asteburuetan irteerak egiten… beraz, hurrengoa gertu-gertu daukagu!
David
Utzi iruzkina