"Euskara estiloa" matrikulazio garaia

Euskaltegietan matrikulazio garaia da, guk bereziki talde hauen berri eman nahi dizuegu, gustura ikasi nahi duzuenontzat, gustura berba egin eta euskara hobetu gura duzuenontzat.

Euskara ikastearen plazer hutsagatik ikasi nahi dutenentzat dira talde hauek. Euskara ikasi nahi baina titulurik atera nahi ez dutenentzat. Eta hauetan parte hartzeko gutxieneko euskara maila izan behar da. Baldintzak eta ordutegiak Getxoko 3 euskaltegietan galdetu:

GETXOKO UDAL EUSKALTEGIA:
Lope de Vega 12. · 94 464 62 99
euskaltegi@getxo.net · www.getxo.net/eu/euskaltegi

LAUAXETA EUSKALTEGIA:
Iparbide kalea 6. · 94 430 47 34
lauaxeta@aek.org · www.aek.org

JOSE ANTONIO AGIRRE EUSKALTEGIA:
Algortako etorbidea 104. · 94 460 66 71
j.a.agirre@euskalnet.net