Bihar, hilaren 9an, 19:30ean Algortako Torrene aretoan ArgIHIzkiak erakusketaren aurkezpena egingo dugu. Bertan lehiaketan parte hartu duten 15 argazkien testu irabazleak egongo dira argazkiekin batera.
Zer da?
ArgIHIzkiak Getxoko literatura-lehiaketa bat da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, fotografia hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Getxoko argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.
Nortzuk gara antolatzaileak?
Egizu Getxo euskaldun elkartea, Uk aldizkaria, Getxophoto ekimena eta Getxoko Udala.
Leave A Comment