bizikletaz eta euskaraz bizi nahi dugu

bizikletaz eta euskaraz bizi nahi dugu

Abenduaren 1ean izango dugu hurrengo bizikleta-txangoa eguraldi euritsua egin ezean. Aste amaieran erabakiko dugu iragarpenen arabera. Egin ezean, atzeratuko dugu. Honen informazioa zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, izena eman bizikleta-taldeko posta-zerrendan, orri honen hasieran koadroa bete zure helbide elektronikoarekin eta HARPIDETU botoia sakatu.

Bizikleta-irteera: Uribe, menditik itsaslabarrera

2012ko abenduko irteera: Berango – Urduliz – Sopela
Eguna, ordua eta lekua: abenduaren 1ean, larunbata, Portugaleteko zubian 9:00etan, Fadurako aparkalekuan 9:15ean.
Kilometro-kopurua: 25km
Zailtasuna: erraza
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/801027
Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 73 54 45
Eraman beharrekoak: kaskoa, ordezko kamara eta neguko arropa.
Aztertu beharrekoak: ibilbidea, mapa eta etaparen perfila.

Ongi ibili eta animatu!
David


Bike route 801027 – powered by Bikemap