1,2,3,4,5!!! Abenduak 1, goizeko 8ak eta 20 minutu, esnatu, pertsiana igo… igarpenek Barakaldo Enkarterrietan sartu omen dute, euria!!! Egun hotza eta lehorra beste leku batean izango da … beno, 9:15ean Faduran eta 9etan Portugaleten egon behar…. miraria etor zitekeen… 9:30ak, ez dator, Barakaldo lainopean, euria barra-barra, Gurutzetan sirimiria. Pi pi pi, lehenengo mezua: Getxon euria, euria ta hotza txirrindulan… txarra, hobeto ez atera!!! 3 minutu ostean… pi pi pi, beste mezu bat eskumaldetik…. 10 minutu eskatuko diet ama birjinarengan fedea izaten hasteko edozein momentu ona izan daitekeelakoan…
Ezkerraldekoei mezua igorri, hobeto uzteko. pi,pi,pi pi!!! kietorrrrrrrrrr, ezetz ba, bustiko garela, Portura berdin joan behar dugu eta! Talde honetan ardi galduak edonondik atera daitezke eta! Bilboko Portugaletetarra galduta, bidean ote??? Beno ba: jantzi, 2 ardi abenturazale goaz, eskumaldekoei berria luzatu… baten bat ere buztitzeko prest!!
9:45ean, Barakaldon sirimiri lodia, Aitortxu rock, kepinkepanero bat atzetik argiluzeak emoten, biko artaldea nahikoa da bidea mozteko… Portugaletera goaz! han artaldea handitu, Alvaro last survivor Bilbotik ere badator. Ardigaldurik ez?? arraro… Fadurara goaz, euririk ez, hotza bai, baina horrenbestekorik ez!!! Inor kaletik? Getxo biluzik. Fadura, 9:30ak, han dago gure sestaoko argi galdua, Mariak inor topatu eta aurrera berdin jo zuen bakarrik topagunera arte,eskumaldeko Edorta han ere… 5tik, 4, ezkerralde power!!!
Abiatu behar ginen, urdingune batzuk azaltzen ziren iparekialderantz… eta hara joaten hasi ginen; Faduratik Berangora eta maldan gora, Edorta berotuta edo, Alvarorekin jo eta salda, goian itxoin gintuzten marraskilo taldetxokoei. Behera berriz, autoilara sortuta!!. Zorionez, errepidetik atera eta Urdulizko hilerritik auzobidea hartuta Urdulizko elizara heldu ginen. Zerua oskarbi, tabernan sartu eta kolakaoa hartu esku artean, bero ona… kalakan hasi gure mundurako soluzioen bila…
Zelako Nagia!!! ipurdiak mugitzera berriro, argazki pare bat Mariaren segapotoari esker eta di-da baten Sopelara. Txiri-txiri eguzkiaz gozatzen Sopela, Berango, eta Getxo atzean utzi eta etxera!!!!
Urte berri on danori eta urtarrilean ikusiko dugu elkar!!! Hotzak hotz eta gabonetako janak jana!!!
Leave A Comment