Datorren zapatuan (otsailak 2) izango dugu hurrengo bizikleta-txangoa eguraldiak laguntzen badu. 42 kilometroko ibilbidea egingo dugu oraingoan. Informazio gehiago etaparen perfilean.
Honen informazioa zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, izena eman bizikleta-taldeko posta-zerrendan, orri honen hasieran koadroa bete zure helbide elektronikoarekin eta HARPIDETU botoia sakatu.
Eguna, ordua eta lekua: otsailaren 2an, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan. Portugaleteko zubian 8:50ean.
[eskumaldekoek ezkerraldekoek itxoingo dituzte oraingo honetan ; ) ]
Ibilbidea: Getxo-Sopela-Mungia-Sopela-Getxo
Kilometro-kopurua: 42km (Faduratik)
Iraupena: etxean bazkalduko dugu, eta Mungian hamaiketakoa.
Zailtasuna: erraza, baina tarte labur batzuetan basa egon daiteke.
BERAN BEHERA UTZI DUGU ASTEBURU HONETAN (2012/02/02) EGURALDI OSO TXARRA DELA ETA.
DATORREN ASTEBURUAN EGINGO DUGU EGURALDIA LAGUN BADUGU
Animo! bizikletEROAk!!! ea hurrengoan zorte handiagoa dozuen eguraldiarekin… holakoa da Euskal Herriko klima… 🙂