Karmele Jaioren “Ez naiz ni” ipuin-liburua da Uribe Kostako irakurzaleen txokorako gure hurrengo proposamena. Otsailaren 28ra arte denbora duzue 12 ipuinez osatutako liburu hau irakurtzeko eta egun horretan idazleagaz lotuko gara liburuaz berba egiteko.
Otsailaren 28an, eguena, 19:30ean, Aldai Patronatuan lotuko gara.
“… Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. …” Karmele Jaio
Kritikak:
Leave A Comment