Bi eguneko ikastaro berezia prestatzen ari gara, Amaia Garcia Uriondoren laguntzari esker. Berak azalduko baitigu irrintzien historia eta esanahia zein den; eta irakatsiko digu arnasa kontrolatzen, eta baita irrintzi edo zantzo laburrak eta luzeak ondo botatzeko eta amaiera egokia egiteko teknikaren oinarria zein den ere.
Gernikan egin zuten bezala egingo dugu Getxon ere. Hemen duzue Gernikan egindakoaren kronika eta argazkiak.
Noiz: otsailak 14 eta 21 (biak), ostegunak, 19:00-20:30
Non: Algortako Aldai patronatuan (Itxasgane, Karitatea 1, behea)
Matrikula: doan
Kaixo,
Gai hau oso interesgarria iruditzen Zait eta horregatik, zuen ikastaroan parte hartu Nahi dut.
Ziur nago guztiz ondo pasatuko dugula!
Eskerrik asko,
Karen
Kaixo lagunok!!
Lekurik badago hona hemen nire izena.
Iñigo García
Eskerrik asko.
Aupa, Iñigo, apuntatuta zaude, ostegunera arte 🙂
Aupi Rozio. Berandu agian baina ikastaro hau benetan asko interesatzen zait. Hartu nire izena mesadez. Eskerrik asko!!!