Eguraldi txarra dela eta aurreko zapatuan bertan behera lotu zen (bigarrenez) bizikleta-irteera, zapatu honetan (otsailaren 16a) izango dugu, eguraldiak laguntzen badu. 42 kilometroko ibilbidea egingo dugu oraingoan. Informazio gehiago etaparen perfilean.

Honen informazioa zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, izena eman bizikleta-taldeko posta-zerrendan, orri honen hasieran koadroa bete zure helbide elektronikoarekin eta HARPIDETU botoia sakatu.

Eguna, ordua eta lekua: otsailaren 9an, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan. Portugaleteko zubian 8:50ean.

[eskumaldekoek ezkerraldekoek itxoingo dituzte oraingo honetan ; ) ]

Ibilbidea: Getxo-Sopela-Mungia-Sopela-Getxo

Kilometro-kopurua: 42km (Faduratik)

Iraupena: etxean bazkalduko dugu, eta Mungian hamaiketakoa.

Zailtasuna: erraza, baina tarte labur batzuetan basa egon daiteke.

Oharra: neguko arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.

Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen:


Bike route 901347 – powered by Bikemap 

Harremanetarako telefonoak : 652735445 eta 685732963