Euskara eta jendartea

Berbaro: euskarak 365 egun

Berbaro: euskarak 365 egun

Ikasturte berriarekin batera erabaki dugu soziolinguistikari buruz termino, kontzeptu, bibliografia eta pentsalari batzuen ideiak azaltzea, erraz eta ulergarri: erabilera, ezagutza, motibazioa, elebitasuna, diglosia, Txepetx, Txillardegi, Fishman…

Izan ere, uste dugu euskaldunok eta euskaltzaleok ezinbestekoa dugula oinarrizko prestakuntza teorikoa hobeto ulertzeko zer gertatzen den euskararekin eta hizkuntzekin gure gizartean, eta nola interpretatu behar ditugun egunero komunikabideetan agertzen zaizkigun datuak eta diskurtsoak.

ā€œsoziolinguistikari buruz termino, kontzeptu, bibliografia eta pentsalari batzuen ideiak azaltzea, erraz eta ulergarriā€

Eta soziolinguistika da, hain zuzen ere, hori dena lortzeko giltza, soziolinguistikak aztertzen duelako zer nolako elkarreragina dagoen gizartearen eta hizkuntz(ar)en artean, hiru ikuspegitatik: gizartea, hizkuntza eta hiztuna.

Lehen aipamenak 1950. urtekoak badira ere (Currie), eskola-izaera hartu zuen 1964an, Kalifornian egindako kongresu batean. Euskal Herrian, tradizio luzea du soziolinguistikak (1970), batez ere, hizkuntzaren normalizazioari begira egindako lanetan (Soziolinguistika klusterra, Odriozola, Camino…)

Liburu bat: Soziolinguistika eskuliburua, (Soziolinguistika klusterra, 2010). 30etik gora adituk soziolinguistikaren nazioarteko oinarrizko teoria eta ikerketak eta horiek Euskal Herrian izan duten garapena jaso dituzte. Euskararen normalizazioan lanean ari den edonorentzako tresna baliagarria da, hizkuntzaren egoeraren diagnosi aberatsagoa egiteko oinarri eta euskara indartzeko politikak eta egitasmoak modu eraginkorragoan diseinatzeko lagungarri.