webgunea

Kirmen Uriberen “Mussche” eleberria dugu Uribe Kostako irakurzaleen txokorako gure hurrengo proposamena. Maiatzaren 23ra arte denbora duzue eleberria irakurtzeko eta egun horretan idazleagaz lotuko gara liburuaz berba egiteko. Liburutegira joan, lagunen bati eskatu edota liburua erosi bihar bertan irakurtzen hasteko ;)

Maiatzaren 23an, eguena, 20:00etan, Aldai Patronatuan lotuko gara.

Robert Mussche idazle flandiarra da Uribek taxutu duen eleberriko protagonista. Gizon engaiatua izan zen Mussche, Flandriako alderdi sozialistako kidea. Hogeita hamaseiko gerrako haur bat, Karmentxu Cundin bilbotarra, hartu zuen etxean. Kataluniatik gerra kronikak idatzi zituen. Bigarren mundu-gerraren ondotik, nazien aurkako Erresistentziako kidea izan zen. Nazien kontzentrazio eremuak ere ezagutu zituen. Herman Thiery idazlearekin laguntasun harreman estua izan zuen.

Musscheren bizitza ikertu du Uribek, eta horren kronika dokumentatua eta fikzio zertzeladak uztartuz, laguntasuna, maitasuna, gurasotasuna eta konpromisoa bezalako gaiak jorratu ditu.Susa 2012

MUSSCHE from Angel Aldarondo // Kosmikar on Vimeo.

Kritikak:

Armiarma / Gara

Armiarma / Berria

Armiarma / Deia