Joan den larunbatean 15 lagun baino gehiago batu ginen 😉 Hemen dituzue Dabidek bidalitako argazkiak, eta bere kronika, eskerrik asko!
Ongi etorri, Asun! Bai, hori da asteburu honetan ezagutu dudan beste pertsona bat… bueno, Asun eta bere senarra, mugikorra bidegorrian uzteko ohitura duen lagunak… milaka aldiz deitu eta gero… ikaragarrizko elkarrizkteka eduki eta gero konturatu ziren neu nintzela haien sakelakoa zuena… eta zin dagizuet, andaluziera, euskararen edozein euskalki baina zaiagoa da… bufffffffffa, zelako zaila ulertzeko bikote honi! Bueno, ba domekako triatloi entrenoa egin ondoren haiekin elkartu Portugaleten, eskua luzatu, eskerrik asko eta… hurrengora arte? Ezetz espero, beste batek topa dezala haien patrikakoa! : 0
Eta honen harira… ba zapatuko txangoaren kronika dator. Larunbata, maiatzean, udaberria… goiza ez oso hotza eta ekia berotzen saiatzen… gonbidatu berria geneukan, bere gurditxoan ikaragarri ilusionatuta zetorren Haize! Tropelaren ikusmira bihurtuta mutiltxoa eta gurasoak lasai-lasai Portugaleterantz… matxura tarteko, ia betiko moduan, berandu goazela… eta gu zubian itxoiten, eta beste batzuk bidegorrian… honek ez du erremediorik, neska-mutilak!!! : )
Santurtzi burutik alboratuta Portugaletetik gora abiatu… mar, mar, mar, mar! Hasi bezain pronto gora… beranduzale hauek eskarmentua behar zuten! eta Lander gurditxotik tiraka mantso-mantso aldapa gainditzen lehena! Rozio amatxu arduratuta… ai ama, ez ote zaigu atzeraka joango! Ezetz! Edozein aldaparekin ahal dugu! : )
Di-da, bidegorrian, denok gurditxoari begira… erne! Han bildu guztiak, beriro tropel luzea… eta… abian! Kontuz, atzerritarrak Done Jakue bidea egiten… susmagarria? Eta Haize arretagunea, ez da izango ospetsua bihurtu zaigula!? Eta mugikorra zoruan… ez nekien zer nuen esperoan! Ama birjina Guadalupekoa!
Ba… su eta salda! Hamen gero eta abiadura handiagoa! Ortuella, Gallarta, txiun, txiun! triatleta ero hauek… kontxo, Rafa, “Ibilbideak” beti inguruan! 4 minutu atzean eta jendea Kalkutan… ziztu bizian bide berdetik joan zaizkit… baina Atxuriagara arte ezin harrapatu! Antza Ane ilaran jarri ditu entrenatzeko… eta A8 bihurtu zuten bide berdea. Bueno, eta pintxoa? Ba Galdamesen, aldapa igo eta gero! Abian berriz, errepidea hartu, Galdames herrigunea ezagutu, turismoa, eta mendi hori, eta bestea? Eta… ño, Ane, gurpila lotuta eroan behar! Kaña emoteko arinago ote doa txirrinda gurpila askatuta, ala? :9
Bo, aurrera… orain, aldapa… ba, ergelkeriak, dale don dale, behera Galdamesera… hamen garrantzitsuena pintxoa da eta! Heldu orduko batzuk tortila ahoan! Azkar… gurina pastela! Konformatu behar… erlaxatzeko momentua… aulkiak ekipean, ñam, ñam, ñam… etorkizuneko planak bor-bor… nondik hainbeste? Triatloi-sagardotegi eguna, asteburu pasa Lekunberrin, ortua, Athleticen partidua… animo neskak, txapeldunak zarie bardin!!!
Batzuk badoaz… bidea irekitzera… talde-argazki artistikoa…. eta itzulera… Sodupe, La Cuadra, Kadagua ibaiaren arroa… Alonsotegi… Zorrotza…. agur Bilbokoei… Baraka, itsasoa berriz… eta Portugalete! Azoka… eta hurrengoa? Ekainean, eta egun pasa izanen da! : )
Leave A Comment