Topaeguna euskaltzaleon jaia Soraluzen, baz

Topaeguna euskaltzaleon jaia Soraluzen, bazatoz?


Argazkia: Topagunea (CC BY-NC-SA 2.0)

Euskaltzaleen jaiegunerako gonbidapenarekin gatoz oraingoan, irailaren 28an TopaEguna izango da Soraluzen, Deba bailarako euskara elkarteak eta Euskaltzaleen Topagunea ari dira jai honetatik tiraka, eta Euskal Herriko beste elkarteetako kideak ere bagoaz, gozatzera eta baita laguntzera ere.

Euskaldun oro gaude gonbidatuta parte hartzera. Euskal Herri osoan elkarteetan antolatuta dauden euskaltzaleen festa eguna, elkar ezagutza eta trukerako eguna izatea nahi dugu.

Eguna 11:00ak aldera hasiko da festaren harrerarekin, eta egunean zehar adin guztietarako ekintzak izango dira: umeen hiria, berba probak, Andrabanda feministak, kantujira. Herri-bazkariaren ostean ere ez da egongo aspertzeko tarterik: Irrien lagunak, kultur gindak, hezitzaileen arteko jolasak, kalejira… 18:30ean ekitaldi nagusia izango da, horren ostean erromeria Xero Xiette taldearekin. Bukatzeko Kokein eta Gose taldeen kontzertuak ikusi ahal izango dira.

Egitaraua
11:00 Harrera.
12:00 Liburu aurkezpena (hitzaldia): Jon Sarasua.

Goizean zehar:
• Umeen hiria.
• Berba probak.
• Andrabanda feminista.
• Kantu Jira.
• Puzgarriak.

14:30 Herri bazkaria.

Bazkalostean:
• Irrien Lagunak.
• Kultur Gindak.
• Hezitzaileen arteko jolasak.
• Kalejira.

18:30 Ekitaldi nagusia.

19:00 Xero Xiette taldearekin erromeria.

22:30 Kokein + Gose.

TopaEguna medioetan:

http://goiena.net/albisteak/euskaltzaleen-jaieguna-hilaren-28an-soraluzen/

http://elgoibarkoizarra.com/albisteak/topaeguna-ospatuko-dugu-soraluzen-irailaren-28an

http://www.argia.com/albistea/topaeguna-euskaltzaleen-festa-soraluzen-irailaren-28an

http://www.topagunea.org/topaeguna

topaeguna emaiozu balorea