Alforjekin bizikleta-irteera

Alforjekin bizikleta-irteera

Urriaren 19 eta 20rako plan berezia antolatzen ari dira bizikleta-taldeko kideak, alforjak hartuta Galdames aldera lehenengo eta Turtziozeraino geroxeago joango dira. Bertan gaua pasatu eta igandean Balmasedaraino bidea egingo dute, handik trenez bueltatzeko aukerarekin. Gaua Turtziozeko aterpetxean pasako dute. Egun bakarra baduzu libre, izan larunbata zein igandea, berdin hartu ahal duzu parte.

Gora txirrindulari taldea! Eta hemen behean azalpen zehatzagoak dituzue:

Non geratuko gara: 9:00etan Portugaleteko zubi eskegian / 9:15ean Portugaleteko Bidegorrian
Hileko txangoa: Galdameseko bide berdea; Galdameseraino joan eta bide beretik itzuli (aurrekoan egin dugu hau eta erraza da joan-etorria), alforjadunek aurrera joko dugu eta.
Non lo egin: http://www.turtzioz.org/eu-ES/Turismoa/Ostatua/Orrialdeak/Albergue_Armanon.aspx
http://www.gaztebizz.com/aterpetxeak/detalle.asp?ID=1645&P=P3&Idioma=EU&gic=1
Eraman behar da: lo zakua
Larunbateko afaria: hango tabernaren batean lekua erreserbatuko dugu.
Horrela bakarrik erosi beharko genituzke gosarirako janak edo eta txangoetarakoak.

Oraindik leku asko dago, inor animatuz gero, nahiz eta bisita izan edo kotxez etorri ongietorria izango da. Larunbat arrastirako zein igande goizerako txangoak egin, konpainiaz gozatu… eman izena (egizugetxo@gmail.com / 644 277 155)!

Larunbatean joateko:

Hileko txangoa: http://www.bikemap.net/en/route/2334188-egizu-galdames
Alforja txangoa: http://www.bikemap.net/en/route/2332571-egizu-turtzios/

Domekan itzultzeko:

http://www.bikemap.net/en/route/2332928-egizu-turtzios-balmaseda/

Balmasedara joango gara. Egun horretan goizez txangoa egingo bagenu, han bertan Feve hartu genezake, edo bestela etxera itzuli txirrindulaz (ibilbidean zehar trena dago herrietan)

http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=13029

Hau teoria, gero praktikan… moldatuko gara!

Turtziosera heldu eta gero, denbora eta gogorekin txangoak egin daitezke alforjarik gabe:

http://www.bikemap.net/en/route/2332773-egizu-karrantzatik-motza/
http://www.bikemap.net/en/route/2332936-egizu-karrantzatik-bira-handia/

Inguruko argazkiak:

http://www.flickr.com/photos/93622198@N06/sets/72157634819865710/

Satelite batzuek esan didatenez haien kabuz moldatuko direla offroad egiten, agertu eta desagertuko direlako bi egunetan zehar, ikusi ondo FEVEko ordutegiak zibilizaziora itzultzeko nola duzuen:

http://www.renfe.com/EU/viajeros/feve/horarios.html

Ibilbideetan lekutu ditut geltoki batzuk. Ideia batzuk: Galdamesera helduta, itzuli bide beretik etxera edo eta Muskizen Renfe hartu (ordutegi zalaba). Aurrera jo errepidetik eta Gueñesen hartu (ordutegi zalaba. Aurrera jo alforjedunekin eta Traslaviñan, Artzentalesen edo Villaverde Turtzios en (ordutegi motza)

PD: bota zalantzak lasai… baina hau denon artean antolatuko dugu!