Getxoko Antzerki Jardunaldiak datoz eta Udaleko Kultura eta Euskara sailetik ondoko eskaintza egin digute Getxoko berbalagunontzat: 10 berbalagunentzat bina sarrera, eta taldeka joango garenontzat sarrerak 5 eurotan salduko dizkigute, urriaren 15era arte dago epea hauek erosteko.
Urriaren 19an, larunbata, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan 20:00etan Ados Teatroa izango dugu, honako lan hau euskaraz aurkezten: EMAZTEGAIAREN SEMEA, Getxoko Antzerki Jardunaldien barruan.
Interesa baduzue, mezua idatzi helbide honetara: egizugetxo@gmail.com, eskerrik asko!
“Emaztegaiaren semea”
Rafaelek, balio eta ekonomia krisialdi latz batean murgilduta (zoritxarrez gaurkotasun handiko kontua berau), 24 orduak ematen ditu aitak irekitako jatetxea aurrera atera nahian. Dibortziatuta dago, oso gutxitan ikusten du alaba, ez dauka lagunik eta neska-lagunarekin konprometitzeari ihes egiten dio. Gainera, aspaldi ez da ama bisitatzera joaten, zein zahar-etxe batean baitago Alzheimerrak jota.
Hori guztia dela-eta, Rafaelek sentitzen du ez dituela ezeren ez inoren itxaropenak betetzen eta jada bakean uztea besterik ez du nahi. Hala ere, espero ez zituen zenbait gertaerak desorekatu egiten dute: nazioarteko jatetxe kate bat berarena hartzeko asmotan dabil, bizitzaren amaiera izan daitekeen bihotzekoak jotzen du, bikote harremana haustear dago, eta, hori guztia gutxi balitz bezala, aita beste guztien kontra tematuta dago amaren ametsa betetzen: elizaz ezkontzea (Elizaren beraren desadostasuna gorabehera).
Antzezleak: Asier Hormaza, Kandido Uranga, Iñake Irastorza, Sara Cozar, Mikel Laskurain
Gidoia: Juan José Campanella, Fernando Castets
Egokitzapena eta Ekoizle zuzendaritza: José Antonio Vitoria
Egokitzapena eta Zuzendaritza: Garbi Losada
Leave A Comment