egizu.org

Ikasturte literarioari hasiera emateko Peru Magdalena idazleagaz lotuko gara “Egia esan” bere azken eleberriaz berba egiteko. Urriaren 30ean, eguaztena, 19:30ean Villamonte Kultur etxean elkartuko gara.

egia esan AZALA.indd

“Arri aita desagertu zenetik hankamotz” dabilen Kimu semearen ikuspegitik kontaturikoa da Egia esan, eta kantak, poemak, eta lekukotasunak, biltzen ditu. Aitak aspaldi bidai batean idatziriko koaderno beltza lagun, aitaren bidaia berregingo du semeak: “Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran”

Kritikak:

Armiarma // gara

Armiarma // berria

Irakurri baduzue edo gogoz bazabiltzate animatu eta erdu geugaz!