THE CHAMPIONSHIP 2007. ATLANTA GEORGIA DOME.

THE CHAMPIONSHIP 2007. ATLANTA GEORGIA DOME.

Leioako Udalak antolatu du oraingoan bertako Gaztegunean robotika-tailerra 11 eta 17 urte bitartekoentzat, eta horren berri eman nahi dizuegu.

Azaroaren 8tik otsailaren 28ra bitartean robotak, talde-lana, euskara, elkartasuna, autonomia eta adiskidetasuna lantzeko aukera izango dute gazteek ordu biko saioetan. Ostiraletan elkartuko dira 11-17 urte arteko gazteak 17:30etik aurrera Leioako Gaztegunean. Animatu eta parte hartu!

ZER DA?
Lego piezak erabilita robot bat muntatu eta programatuko dugu, taldeka.
Munduko FIRST Lego txapelketan parte hartzeko aukera egongo da.

NORENTZAT?
11-17 urteko gazte euskaldunentzat.

IRAUPENA
Azaroaren 8tik otsailaren 28ra
Ostiraleetan 17:30etik 19:30era

LEKUA
Leioako Gaztegunea (Aldapabarrena, 2 – 48940 LEIOA)

BALOREAK
Talde-lana, adiskidetasuna, elkartasuna, autonomia, heldutasuna eta euskara.

INFORMAZIOA
685 73 29 63 (Lander)
roboteka.blogariak.net

IZEN-EMATEA
Gaztegunean, urriaren 14tik 28ra
Telefonoa: 94 405 58 50
Emaila: gazte@leioa.net

PREZIOA
19 €

Egizuko lantaldeko dinamizatzaileek gidatuko dituzte robotika-saioak, eskerrik asko Beñat, Gaizka eta taldeko guztiei! Eta ea animatzen zareten parte hartzera!

Leioako roboteka – eskuorria

Leioako roboteka – kartela